Lakh (laburtuta, L; eta baita lac) ehun mila zenbakia (100.000) adierazteko indiarren zenbaki-sistemako unitatea da[1]. Adibidez, Indian 150.000 errupia 1,5 lakh errupia bihurtzen dira. Ez bakarrik dirua (errupiak edo), beste edozein gauza kontatzeko balio du.
Lakh hitz modernoa Sanskritotik dator (लक्ष, lakṣa): "marka, helburua, jokoko postura", baina "100.000" zenbakia bezala ere erabiltzen zen Gupta aroko sanskritoan eta handik erabilpena.[2]